Laburpena / Resumen 2026

DANTZAK ELKARTZEN GAITU

Egun batzuetan, Antxo partekatua den espazio bihurtzen da; mugimenduak hurbiltzen gaitu, kaleak topaketez betetzen dira, eta dantzak komunitatea ere bagarela gogorarazten digu.


Hitzak izan aurretik ere, mugitzen ginen jada. Mundua izendatzen ikasi baino askoz lehenago, gorputzak bazituen adierazteko moduak: jauzi bat, dardara bat, suaren inguruan partekatutako keinu bat. Dantzak gizakia lagundu du hasieratik: bulkada gisa, behar gisa, ospatzeko, zaintzeko, agurtzeko, aurre egiteko eta elkar ezagutzeko modu gisa.
Baina dantza ez da dantzatzen duenaren baitan soilik gertatzen. Begiratzen duenaren barnean ere bizi da, entzuten duenaren baitan, laguntzen duenaren edo bere burua ukitzen uzten duenaren baitan. Elkarrekin zerbait partekatzen dugunean gertatzen da; eta une batez bada ere, taupada beraren parte sentitzen gara.

Desde antes de tener palabras, ya nos movíamos. Mucho antes de aprender a nombrar el mundo, el cuerpo ya intuía maneras de decir: un salto, un temblor, un gesto compartido alrededor del fuego. La danza ha acompañado al ser humano desde siempre: como
impulso, como necesidad, como forma de celebrar, de cuidar, de despedir, de resistir y de reconocernos.
Pero la danza no ocurre únicamente en quien baila. También vive en quien observa, escucha, acompaña o se deja afectar. Ocurre cuando algo nos reúne y, aunque solo sea por un instante, nos sentimos parte de un mismo latido.
Durante unos días, Antxo se convierte en un espacio compartido donde el movimiento nos acerca, las calles se llenan de encuentros y la danza nos recuerda que también somos comunidad.
— Pasaiako Dantza Festibala