MAXKAROA

BERRITZA & TXINGILIN | Larunbata / Sabado 7 | 22:00 | 60′

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan

Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz

Iragana iraganean gera dadin

Lurra ez dadin hil

Airea mugi dadin

Alagera, libertatia, edertasuna.

En un mundo dicotomizado perdura un ritual dicotomizado. No se parece en nada a la sociedad actual, pero al mismo tiempo la Maskarada es un reflejo directo de la sociedad actual. Confrontar civilización y barbarie no es una cuestión nueva. Dos mundos, dos universos: puro o sucio, autóctono o foráneo, orden o caos, rojos o negros, el bien y el mal, el sur y el norte, la muerte y la vida.

El mundo civilizado y salvaje que plantea la Maskarada será el punto de partida del espectáculo pero en un ejercicio de indefinición de sus personajes, universos y ambientes lo será para enturbiar el espacio entre el bien y el mal.

En el conocimiento de una tierra desconocida

el objetivo es calmar lo que nos perturba

para que el pasado quede en el pasado

para que la tierra no muera

para que el aire se mueva

Alegría, libertad, belleza

Ideia eta ekoizpena · Idea y producción: Berritza alkartea / Koreografia · Coreografía: Eneko Gil/ Dantzariak · Bailarines: Txingili’k / Jantzitegia · Vestuario: Owantshoozie / Musika zuzenean · Música en directo: Jeremie Garat eta Oihan Oliarj-Ines / Argi teknikaria · Técnico de iluminación: Ieltxu Ostolaza